Aurten lehenengo aldiz Oihaneder Euskararen Etxeak eta Montehermoso Kulturuneak Gabon zinema ekimena elkarlanetan antolatu dute. Gabonak familia giroan euskaraz gozatzea du helburu ekimen honek. Hurrengoak izango dira urtarrilaren 2tik 5era bitartean eskainiko diren lau filmak: Ballerina, Printze Txikia, Lur eta Amets eta Loving Vincent. Saioei dagokienean, film bakoitzak 2 saio izango ditu, bata, goizez, 12:00etan, eta bestea, arratsaldez, 17:30etan.
Lehenengo hiru filmak, 3 urtetik aurrerako txikiei zuzenduta daude, eta hirurak euskaraz izango dira. 12 urtetik beherako txikiek heldu batek lagunduta egon beharko dute emanaldietan. Azken filma, berriz, Loving Vincent, 12 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago; filma jatorrizko hizkuntzan, ingelesez, eskainiko da eta euskarazko azpitituluak izango ditu.
Saio guztietarako gonbidapenak eskuratu beharko dira, datorren abenduaren 14ko goizeko 9:00etatik aurrera. Horretarako bi modu daude jarriko dira erabiltzaileen eskura:
Telefonoz /945 161830/ 10:00etatik 20:00etara astelehenetik – ostiralera (jaiegunetan izan ezik).
Lagun bakoitzak 4 gonbidapen eskatu ditzake bakarrik; haur eta heldu guztiek izan behar dute beren gonbidapena. Gonbidapenak inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan erakutsi daitezke.
Egitaraua
Urtarrilak 2, 12:00etan / 17:30etan:
BALLERINA (+3 urte / Eric Warin / 2016 / Frantzia / 86’ / Euskaraz )
Urtarrilak 3, 12:00etan / 17:30etan:
PRINTZE TXIKIA (+3 urte / Mark Osborne / 2015 / Francia / 106’ / Euskaraz)
Urtarrilak 4, 12:00etan / 17:30etan:
LUR ETA AMETS (+3 urte / Imanol Zinkunegi / 2019 / EH / 87’ / Euskaraz )
Urtarrilak 5, 12:00etan / 17:30etan:
LOVING VINCENT (+12 urte / Dorota Kobiela / 2017 / Polonia / 95’ / Ingelesez + euskarazko azpitituluak) *Filmazpitekin elkarlanean