Artedrama eta Huts Teatroa-ren azken antzezlanaren estreinaldiak poza haundia ematen digu. Atzerrian Lurra Garratz nobedade batzuk dakar. Lehena: zuzendaritza. Amancay Gaztañaga proiektu honen aurrean jartzen da eta Ander Lipus eta Laura Penagos osatzen duten bikotea zuzentzen du. Beste kolaboratzaile bereziak ditugu ere: Miren Amuriza, idazketa laguntzailearen gisa eta Ibon RG musika konposaketan.
Ekintza gau batean gertatzen da. Auroraren gelan. Aurora Tabakaleran aurkeztu behar duen performanzea entsaiatzen ari da. Bapatean dei bat jasotzen du. Ahizpada, Kolonbiatik: Ama, ustekabean hil da. Goizean, Bogotara itzultzeko hegaldia hartu behar du. Hortik aurrera, ikuslea, Auroraren doluaren barne bidaian murgilduko da. Doluak berarekin dakar: amorrua, maitasuna, oihua, mina, negarra, sexua, frustrazioa, barrea...
Minak dakarren dantza horretan pertsonai ezberdinek habitatuko dute bere gela. Kepa, bere mutil laguna; Eusebio, ama, ahizpa, amona...
Errealitatearen eta ametsen munduak nahastuko dira, erritual magikoan.
EMANALDIAK
Otsailak 12 Oñati ESTREINALDIA
Otsailak 19 Andoain
Otsailak 20 Markina-Xemein
Otsailak 21 Errenteria
Otsailak 26-27-28 Donostia
Martxoak 2-3 Bilbo/ Arriaga
Martxoak 5 Zumaia
Martxoak 6 Gernika-Lumo
Martxoak 7 Arrasate
Martxoak 9 Eibar
Martxoak 12 Bermeo
Martxoak 13 Berriz
Martxoak 14 Durango
Martxoak 19 Zarautz
Martxoak 23 Hernani
Martxoak 26 Elorrio
Apirilak 10 Aulesti
Apirilak 16 Zornotza
Apirilak 23 Sopela
Apirilak 25 Villabona
Maiatzak 2 Lezo
Maiatzak 5 Iruñea
Maiatzak 7 Tolosa
Maiatzak 9 /23 Erandio
Maiatzak 16 Pasaia
Ekainak 6 Hondarribia
Azaroak 17 Gasteiz
Santurtzi Jaialdia