NOTICIAS

Beratu Jaialdia 2021 zuzeneko musikaren bizipoza dakar berriro Oñatira martxoan

·
Beratu-k musikaren sasoia estreinatuko du Gipuzkoan! Oñatiko jaialdiaren laugarren edizioa bere ohiko datara itzuli da 2021 honetan, bihotzak zuzeneko musikaren bidez biguntzeko asmoz. Aitor Etxebarria, Habia, Valls and Band, Anna Andreu, Verde Prato, 'Markak' dokumental musikatua eta bizi poza pila gehiago. Egitaraua eta sarrerak zure laguntxu agendan!

Beratu Jaialdia-k musikaren sasoia estreinatuko du Gipuzkoan! Oñatiko jaialdiaren laugarren edizioa bere ohiko datara itzuli da 2021 honetan, bihotzak zuzeneko musikaren bidez biguntzeko asmoz.

Martxoak 19 eta 21 bitarteko asteburuan, bost taldeen azkenengo lanekin hunkitzeko aukera izango dugu, baita Markak dokumental musikatua berriro ikus-entzuteko aukera ere, Aitor Etxebarria-ren zuzeneko musikarekin gainera. Kontzertuen partez, Aitor Etxebarria bera izango da eszenatokian, Habia laukotea, Anna Andreu, Valls and Band eta Verde Prato-ren musika lurruntsua gaztetxean jaialdia era ezinhobean bukatzeko. Egitaraua hemen azpian eta sarrerak hementxe!

EGITARAUA

Martxoak 19 Ostirala

Markak dokumentala – Santa Ana aretoa

HABIA – Santa Ana aretoa

Martxoak 20 Larunbata

Anna Andreu – Santa Ana aretoa

Valls & band – Santa Ana aretoa

 

Martxoak 21 Igandea

Aitor Etxebarria– Lazarragako lorategia

Verde Prato – Gaztetxea

 

Visitas
1005
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios