Baratza Aretoa-k antolaturiko Euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia maiatzaren 14 eta 16 bitarteko asteburuan gauzatuko da, Baratzan bertan zein Oihaneder Euskararen Etxea-n eta Legution. Egun bakoitzerako sarrerak hementxe! Antolatu duten programa itzelaren barruan, Benetan be-ren Porno vs. Afrodita pieza izango dugu ikusgai eta ikusgarri (maiatzak 14, ostiralean).
Hurrengo egunean, maiatzak 15 larunbata, Oihaneder-en Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik topaketak aberastuko gaitu eta Baratza Aretoa-n antzerki dokumentalaren txanda izango da Jone Bengoa-ren Kabia eta Jon Ander Urresti-ren Tribiz baserri galdue antzezlan ederrekin. Eta jaialdia merezi duen eran agurtzeko, domekan irakurraldi esperimentala egongo da Itxiar Rozas & Ibon RG-ren eskutik eta Muskulo taldeak zuzeneko musikaren zurrunbiloan irauliko gaitu. Gora zuek!!!!!!
Sarrerak hemen eta egitarau osoa azpian.
ZURRUNBILO: Arte eszeniko garaikideen jaialdia
2021 PROGRAMAZIOA
MAIATZAK 14 OSTIRALA
---Benetanbe «Porno vs. Afrodita»
MAIATZAK 15 LARUNBATA
10:30 14:00 // 16:00-16:30_OIHANEDER EUSKARAREN ETXEATOPAKETA: “Etorkizuna belaunaldi berrien begiradatik”
---JONE BENGOA “Kabia” (Antzerki dokumentala. work in progress)
---JON ANDER URRESTI «Tribiz baserri galdue» (Antzerki dokumentala)
MAIATZAK 16 IGANDEA
18:30_BARATZA ARETOA---IXIAR ROZAS & IBON RG “Unisonoa” (Irakurraldi esperimentala)
---MUSKULO. Kontzertua