Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 18. edizioa beteko du aurten euskal ikus-entzunezkoen harrobitik 8 laburmetraia Euskal Herriko hainbat aretoetara eramaten apirilaren 26tik maiatzaren 30era bitartean. Ordiziako Herri Antzokian emango zaio hasiera eta Larrabetzun amaituko da, tartean Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako hainbat herrietatik igaro eta gero. Zirkuituaren egutegia webgunean ikus daiteke.
Ordiziako Herri Antzokian emango zaio hasiera eta Larrabetzun amaituko da. Genero ezberdineko laburmetrai bilduma zoragarriaren barruan, Nigandik, Game Over, Agur, Aterpean ateri eta Ilunabarrean esan aurkitu ditzakeguz. Zirkuitu ezinhobea gure zinea aldarrikatzeko, hemen info osoa eta egitaraua.
Genero ezberdinetako laburmetraiak
Laburbira XVIII. edizioa 2019-2020an grabatu eta ekoiztutako euskarazko 8 film laburrek osotzen dute. Emanaldiak irauten duen 72 minututan ikusleak gorrotoa, barrea, beldurra, jakinmina eta nazka bizitzeko aukera izango du
Jasotako film labur guztien artean 8 aukeratu dira beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik. Hauetariko batzuk Zinebi (”Nigandik”) eta Mendifilm Festival (“Aterpean Ateri”) jaialdietan aurkeztutako lanak izan dira eta beste batzuk laburmetraia lehiaketetan sarituak izan direnak: HUHEZINEMA (“Babarrun Txapelketa”) eta Kameratoia (“Agur”).
Honako film labur hauek osotzen dute urte honetako Laburbira:
- Aterpean Ateri (Ruben Crespo)
- Nigandik (Imanol G. Gurrutxaga)
- Game Over (Ilune Diaz)
- Ilunabarrean esan (Ekhiñe Aizkorbe, Sara Alonso, Irati Egibar, Julene Etxauri, Xabier Villanina eta Irene Zaldua))
- Babarrun Txapelketa (Andoni Mtz de Madina eta Julen de la Serna)
- Datsegit (Aitor Arruti)
- Nire eguneroko maitea (Ximun Fuchs, Manex Fuchs, Eñaut Castagnet)
- Agur (Iñigo Acha)
Hauen inguruko informazio guztia eta herrien zerrenda Laburbira webgunean aurki ditzakezu.