Hiru mariken arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala daukagu hemen, Galder Perez-en testu ederrarekin, Olatz Gorrotxategik zuzendua trebetasun handiz eta Pelayo Serrano, Gaizka Chamizo eta Jon Koldo Vazquez antzezleekin agertoki gainean, sauna epel baten barruan.
Gutxi balitz, Joseba B. Lenoir-ren zuzeneko musika aingerutarrak Lurrun minez blai egingo gaitu, desirak eta beldurrak, alkohola eta pasioa, ezinegona eta nahiak, izerdia eta lurruna, erlijioa eta beste hainbat gauza nahasten dituen antzezlan izugarri honetan. Euskal Herrian zehar biratzen doaz, ez galdu datak.
BIRA DATAK
Maiatza
- Maiatzak 20: Hernani
- Maiatzak 21: Elorrio
- Maiatzak 23: Arrasate
Ekaina
- Ekainak 18 edo 28: Astigarraga
- Ekainak 19: Abadiño
- Ekainak 26: Getxo
- Ekainak 27: Erandio
Testua: Galder Perez
Zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi
Zuzeneko musika: Joseba B Lenoir
Argiztapen diseinua: Joseba Lazkano
Antzezleak: Pelayo Serrano, Gaizka Chamizo, Jon Koldo Vazquez
Loraldia eta Zinegoak jaialdien arteko ekoizpena La Fundicion aretoaren laguntzarekin.