NOTICIAS

Badator Hator Hator Horror Fest Zinema Jaialdia gabonak baino lehen beldurraren zirrara pizteko

·
Beldurrezko eta fantasiazko zinema asteburua ospatuko dute Azpeitian, abenduak 10 eta 12 bitartean, gabon kanta mitiko batetik izena hartzen duen 'Hator Hator Horror Fest' jaialdi izugarriari esker: Ospel Films-en hiru laburmetraien proiekzinoa eta bere zuzendariarekin solasaldia; 'Titane' eta 'Halloween Kills' filmak, beldurrezko animazio laburmetraien pasea, garagardo odoltsu berria eta hainbat ekitaldi beldurgarri gehiago. Kulturaz eta Ospel Filmsek antolatu dute elkarlanean jaialdi hau eta Noiz Agendatik zoriondu eta eskertzen dugu ask

Beldurrezko eta fantasiazko zinema asteburua ospatuko dute Azpeitian, abenduak 10 eta 12 bitartean, gabon kanta mitiko batetik izena hartzen duen 'Hator Hator Horror Fest' jaialdi izugarriari esker. Jada salgai daude Hator Hator Horror Festeko filmetarako sarrerak, kulturaz.eus-en. Ekitaldi guztietara joan ahal izateko bonoa ere eskuratu daiteke. Kulturaz eta Ospel Filmsek antolatu dute elkarlanean jaialdia. 

Beldurrezko zinema jaialdia abenduaren 10ean, ostirala, hasiko da, Ospel Films ekoiztetxearen Pasaia, Ospel eta Lekaime filmen proiekzioarekin, 19:00etan Soreasu Antzokian. Pasaia filma Sitgesen estreinatu ostean, Soreasuko pantailan primizian ikusteko aukera izango da. Emanaldia borobiltzeko, ekoiztetxe beraren Lekaime (Sitges, 2018an) eta Ospel (Donostiako Beldurrezko Astea, 2020an) film laburrak eskainiko dira. Biek nazioarteko hainbat sari eskuratu dituzte. Segidan, hiru laburmetraien zuzendaria den Xanti Rodriguezekin solasteko aukera izango da.

Zapatu goizean, film laburren bi emanaldi egingo dira Soreasu Antzokian. Beldurrezko hamar laburmetrairekin pase bat eskainiko da 10:00etan -Post Mortem Mary, Carnívoro, Un minuto eta Lay Them Straight laburrak, besteak beste-, eta animaziozko beste hamar laburmetrairekin beste pase bat 12:30 tan -Homeless home, Loop eta Overrun laburrak, besteak beste-. Arratsaldean, berriz, Titane eta Halloween Kills filmak eskainiko dira, 16:00etan eta 18:30ean, hurrenez hurren.

Eguna borobiltzeko, 20:30etan hasita, Hator Hator garagardoaren aurkezpena eta dastaketa izango dira Sanagustin kulturgunean. Brew&Roll garagardo marka nafarrak ekoiztu du odolez zipriztindutako garagardo berezi hau, zinema jaialdiari bultzada emateko.

Igandeko ekimenak Xanti Rodriguezek eta bere lantaldeak eskainiko duten workshoparekin abiatuko dira, Sanagustin kulturgunean 11:00etan. Ondoren, 12:30etan, haurrentzako makillaje tailerra eskainiko dute, kulturgunean bertan. Igande arratsaldean, azkenik, The Thing  (1982) beldurrezko film klasikoa ikusteko aukera izango da, 17:00etan, Soreasu Antzokian.

Filmak ikusteko sarrerak kulturaz.eus webgunean eskuratu daitezke. Jaialdiko film guztiak ikusteko aukera ematen duen bonoa ere eskuratu daiteke, 20 eurotan, honako lotura honetan. Gainontzeko ekitaldiak doan izango dira. Bestalde, abenduaren 6tik 12ra Ospel Films ekoiztetxeko proiektuen artbooken erakusketa egongo da ikusgai Sanagustin kulturgunean. 

 

 

Visitas
1031
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios