Euskal Herriko urteko lehenengotariko jaialdiak bederatzigarren edizioa ospatuko du 2022an, martxoaren 12tik 19ra bitartean, beti bezala Gernikako hainbat lekuetan. Kaleak, Astra, Iparragirre Rock Elkartea, Kult Parnaso eta Lizeoa izango dira Lekuek Festibaleko kontzertu eta jarduerak hartuko dituzten agertokiak. Jaialdi autogestionatu eta boluntarioak bere manifestu poetikoa aurkeztu du, aurten desberdina denaren ikusgarritasunean fokua jarriz, uniformetasunak dakarren infernuaren aurka.
ZA!, Verde Prato, Merina Gris, Acid Mess, Numen, Dupla, Gailu, Bondi 22, J Martina, Empty Files, The Broken Horizon eta beste hainbat talde arduratuko dira hibernazio pandemikoarekin bukatzeaz, Lekuek antolakuntzaren filosofia islatzen duen programazio anitz eta independente baten barruan. Kultura aldarrikatzeko astea, non segurtasun-neurri guztiak errespetatuko diren, emozioanalak ez diren bestelako kutsatze guztiak saihesteko.
Kontzertu, hitzaldi, disko arte azoka, dj, tailer, erakusketa eta beste jarduera gehiago konfirmatzeko zain, edizio berri honen grafika nabarmendu behar da. Urtero bertako artista ezberdin batek diseinatzen du, eta 2022an Iparragirre-ko bazkide, musikari eta tatuatzaile den Martintxo-ren txanda izan da (@martintxo_tat).
Bonuak formatu fisiko zein digitalean salgai
Bonuak (25€) Gernikako Astra, Aterpe eta Ospa Tabernan daude eskuragarri. Horrez gain, www.gernikakolekek.com webgunearen bidez ere eros daitezke.