BEST 2022 Bizkaiko Emakume Sortzaileen Lehen Topaketa azaroak 19an larunbatean izango da Euskalduna Bilbaon. Poesiak, antzerkiak eta musikak bat egiten dute emakumeen sorkuntza-prozesuari buruzko eztabaidarekin, esperientziak eta ezagutzak partekatzeko sare bat sortu nahi duen ekitaldi batean.
Hitzorduak, Maurizia Aldaiturriaga panderojole zeberiotarrari omenaldia egiteko balio du ere. Aldaiturriagak `Hertzainak´ edo `Kortatu´ bezalako taldeak inspiratu zituen, zuen “herrietako jaietan zuen kantatzeko modu askeagatik”. Maurizia kultura-adierazgarria bat da, bizitzea egokitu zitzaion garaian, ez baitzegoen irakaslerik herri-musikaren esparruan eta bokazio autodidakta zen nagusi.
Garai hartan, emakumea izateak bidea irekitzeko oztoporik handiena sortzen zuen gizonezkoak nagusi ziren munduan. 12 urte zituela hasi zen panderoa jotzen herriko plazetan, kantatzeko modu paregabe batekin.
Informazioa eta izen emateko webgunea best.eus.
GOIZEKO EGITARAUA: HITZA
Ongietorria: Lorea Bilbao Ibarra, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua.
10:00 | Mahai-ingurua: “Plaza berriak”
11:10 | Mahai-ingurua: “Musikaren transmisioa eta misioa”
12:30 | Mahai-ingurua: “Erreferenteak literaturan”
14:00 | TxorOndorioak
ARRATSALDEKO EGITARAUA: EKINTZA
17:00 | Poesia errezitaldia: “Berbak sare” (Leire Vargasen gidaritzapean)
18:00 | Musika emanaldia: “Akordeak sare”
19:00 | Antzezlana: “Igaro” (estreinaldia)
19:30 | “Winona & Grace” Backstage, antzezlanaren barne prozesuan murgiltzen