GERNIKAKO JAIAK 2016: BAD MANNERS + ESNE BELTZA + TOOTH + THE RIFF TRUCKES + ...

16 de Agosto de 2016. Gernika. Gernika-Lumo /// Bizkaia. 00:00h. Doan!

Esne Beltza, Doctor Deseo, McOnak, Lehendakaris Muertos, Bad Maners eta Gozategi izango dira aurtengo Gernika-Lumoko eta Lurgorriko jaietako kartel buruak. Jai Batzordeko, Txosna Batzordeko eta Udaletxeko Kultur arloko ordezkariek aurkeztu dituzte aurtengo jaietako kontzertuak. Esan dutenez, “aurten ahalegin berezia egin dugu eskaintza zabalena egiteko, eta publiko zabalenari zuzenduta”.

Aurtengo Lurgorriko eta Gernika-Lumoko San Roke eta Andra Mari jaietako kontzertuetan denetarik egongo dela azaldu dute Jai Batzordekoek. Batzuek errepikatu egingo dute eta beste batzuk berriz, Euskal Herriko talde ezagunak izan arren, lehen aldiz etorriko dira hiribilduko jaietara.

Aipatutakoez gain, Tximeleta, Joxpa eta Garilak 26 erromeriek ere girotuko dituzte festak. Eskualdeko taldeek ere bere lekua badute kartelean; hala nola, Tooth, Dientes de Luna, The Riff Truckers eta The Uski´s taldeak. 

Aurtengo jaietarako “ahalik eta musika estilo ezberdinenak” biltzen saiatu direla azaldu dute Jai Batzordekoek. Hala ere, aurtengo aurrekontua aurreko urteetakoa baino baxuagoa izan dela-eta, ahalegin berezia egin behar izan dutela aitortu dute.

Egitaraua osoa daukazue hemen:

Abuztuak 11. Lurgorriko Jaiak: ESNE  BELTZA + THE USKI´S + TXIMELETA

Pasilekuan:

Abuztuak 13: TOOTH + DOCTOR DESEO

Abuztuak 14: DIENTES DE LUNA + McONAK + JOXPA

Abuztuak 15: LENDAKARIS MUERTOS + NIÑA COYOTE & CHICO TORNADO

Abuztuak 16: BAD MANNERS + GARILAK 26

Abuztuak 17: GOZATEGI + THE RIFF TRUCKERS

Abuztuak 18: ERRAMUN MARTIKORENA

 

 

 

Visitas
1390
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios