Tom Txiki eta Ispilu Magikoa (Ernesto Padrón)

22 de Octubre de 2016. AIETE K.E . Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 17:00h. Doan. Gratis. Free

 

Tom Txiki eta Ispilu Magikoa (Tom Litle and the Magic Mirror)

Ernesto Padrón, España eta Cuba, 78'. Euskara

Tom Txiki bere familia txirotasunetik atera nahi duen nekazari txiki bat da. Uztak hondatzen dizkion intsektu izurri batek eta laranja itxurako ispilu magikoak abentura bidean jarriko dute. Ispiluak bere ametsetako emakumea erakutsi eta Pedro eta Pablo anaiekin hirira joateko aginduko dio. Hirira bidean Tom Txikik jakingo du erregeren jauregia ilunpean eta urik gabe dagoela, zuhaitz sorgindu handi baten erruz. Zuhaitza bota eta ur-putzua zabaltzen duenari opari bikainak eskaini dizkio erregek; markes titulua eta bere alaba Denise emaztetzat, alegia. Tom Txiki harritu samar geratuko da ispiluak erakutsitako emakumea Denise dela konturatzean, batez ere txiroen artean bere harrapakina banatzen duen lapur misteriotsu batekin maitemindu delako. Tom Txikik ez daki, ordea, jauregia estaltzen duen zuhaitz erraldoia Barusa sorginaren lana izan dela, eta hura erregeren aurka mendeku bila dabilela. 
Gure heroi txikiak erakutsiko digu “jakintza indarra baino ahaltsuagoa dela”.

 

Visitas
264
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios