THE EX + JUPITER JON

14 de Octubre de 2016. San Agustin Kulturgunea. Azpeitia /// Gipuzkoa. 23:00h. 10€

THE EX
Ibilbide luze eta oparoa duen Amsterdam-eko The Ex taldeak kontzertua emango du. 1979an jaio zen punk talde gisa baina, jazza, Afrikako musiken eraginak edo inprobisazioa ere jorratu dituzte, maisuki gainera.

JUPITER JON
Jupiter Jonen proposamena Rhythm and blues (Screamin’ Jay Hawkins eta Eddie Kirk), post-punk (Y Pants eta Blurt), reggae (Junior Murvin), folk (Indioen guda-kantuak) edo landa-grabazioak (hegaztien txioak)... bigarren lan honetan, Eta metaforak greba egin zeben…., heterogeneotasun aberats hori nabarmendu egin da. Kantuak hazi egin dira: ahots landuagoak, konponketak (sintetizadorea, harmonika, txistuak, kongak…), ñabardurak (gitarra-jolasak) eta sendotasuna (baxuaren ezinbesteko presentzia erraldoia).

“Pleistozenoko astelehenak” urrun hartako haitzak eta errekak atzean utzi dituzte, eta sareen sareak agintzen duen sasoi honetan, etxeko bildumen aspaldiko xarma anitzarekin busti dute grabazio berria. Ohitura zaharren bidez, haien nortasunean sakonduz.

Visitas
189
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios