EL CUERPO EXTRAÑO, liburu aurkezpena

4 de Octubre de 2016. Astra. Gernika-Lumo /// Bizkaia. 00:00h. 0
http://www.astragernika.net/egitaraua/?d=2016-10-04 La pérdida del humano izenburua zuen bere lehen liburuaren ostean, bigarren honekin gaur egun gizakiari buruz uste duguna hausnartzen jarraitzen du. El cuerpo, extraño gorputza lantzeko eta ulertzeko balizko bi moduren hausnarketa da. Alde batetik, teknozientziak eta biomedizinak gorputzaren gainean duten ikuspegia lantzen du. Bakoitzaren aurrekari historikoak eta joera garaikideenak kontuan hartzen ditu. Gorputza organismora murriztuta, gardena eta birtuala, zaharkitutako gorpua, gainditu beharrekoa. Beste aldetik, psikoanalisiaren ikuspegitik aztertzen du gaia. Freuden, Lacanen eta beste psikoanalista garaikideen ikuspegia kontuan hartuz, gorpu konplexua, erabat biologikoa ez dena, hau da, gizakia hizkuntzan sartutakoan eraikitakoa da; beste era batera esanda, organismoaren eta hizkuntzaren talkatik sortutakoa da. Adibide legez, gorputzik ez dagoenean bizitzak zailtasunak dituela erakusten dituzten zenbait lekuko pertsonal eta literatura-lanak aztertzen ditu. Jakindurien arteko hausnarketara eta elkarrizketara bideratutako testua da, gizakiari buruzko ikuspegia oso murritza izan ez dezagun. NOR DA LIERNI IRIZAR? 1965eko maiatzaren 15ean Bergaran jaio zen. Gizarte langilea, Zientzian eta Humanismoan DEA du. Filosofian doktoratua egindakoa da eta bere doktoretza-tesiaren izenburua ondokoa izan zen: “La cuestión de la subjetividad y la enfermedad. Un ejemplo: el VIH/sida”. Osasun-Mentalean masterra eginda du. Escuela Lacaniana de Psicoanálisis eta Instituto del Campo Freudiano erakundeen bitartez psikoanalisian formatzen 20 urte baino gehiago daramatza. Formakuntza honekin batera esparru sozialeko, hezkuntza-esparruko eta esparru klinikoko esperientzia profesionaletan ibilbide luzea du. Arratsaldeon Lierni. NOLA EGIN AURKEZPENA? Liburuaren aurkezpena honela egituratuko dugu: a) 45-60’: Liburua aurkeztea. b) 30’: Solasaldia. c) 15’: Bi liburuen aleak saldu eta sinatu.
Visitas
188
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios