LA CITTÀ INFINITA

19 de Noviembre de 2016. Arropaineko Arragua. Lekeitio /// Bizkaia. 10:00h. 10€
LA CITTÀ INFINITA parte-hartzeko performancea eraikuntza eta kooperazio joko erraldoia, hiri espazioak sortzeko eta irudikatzeko industriako hondakinak soilik erabiliz.

profesionalak / tailerra / 2016ko azaroaren 19// 10:00 // 10.-€
izen ematea: https://goo.gl/forms/9Uzc0xDu70CJg5QV2

ERAIKUNTZA

La Città Infinita eraikuntza-jokoan oinarritutako performancea da, industriako hondakinak erabiltzen dituena hiri espazioak sortzeko eta birsortzeko.
Hiria eraikitzeko "adreiluak" ukimen gozoko zurezko objektu leunak dira, tamaina eta forma askotakoak; horien bidez parte hartzaileen arteko ideia trukea eta elkarretaratzea lantzen dira, eta nahi beste luza daitekeen jokoa sortzen da.
Talde bakoitzak esku trebetasunaren eta sormenaren lengoaia unibertsala erabiliko du bere città infinita, hiri mugagabea, modelatzeko; proiektu bakoitza bakarra eta errepikaezina izango da.

KOOPERAZIOA

La città infinita parte hartzeko instalazioa da; lan kolektiboa da, hau da, parte-hartzaile guztien lankidetzaren bitartez eratuko da: haurrak, gazteak eta helduak elkarlanean ariko dira hiri bat eraikitzeko. Helduen eta haurren arteko interakzioak sinergia hunkigarriak sortzen ditu: helduen trebetasunak haurren sormena sustatzen du, eta horrela arkitektura proiektu eta instalazio artistiko ikusgarriak landu daitezke.

JASANGARRITASUNA

La città infinita ekitaldi jasangarria da. Parte-hartzaileen eskura jartzen diren material guztiak industriako hondakinak dira: hondakin bereziak, erdilanduak eta amaitu gabeak; horregatik, hondakinok gutxi dute aurreko erabilera eta esanahietatik, eta jokoan parte hartzen dutenek beren nahierara interpretatu ahal dituzte. Merkataritza-balioa galdu duten material batzuek zentzu eta balio berriak hartzen dituzte ekitaldi honen sorkuntza eta kultura giroan.
Jokoaren bitartez hondakina funtzionalitate berriak dituen baliabide bihurtzen da.

BALIOAK ETA HEZIKETA PRINTZIPIOAK

. Jokorako eskubidearen baieztapena
. Hiriaren eta hiritartasun aktiboaren gaiei buruzko elkarrizketa sendotzea.
. Parte-hartzaile guztiak eskuekin, sormenarekin eta emozioekin aritzea.
Visitas
255
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios