BEST OF BE FESTIVAL EUROPA GURUTZATU GAU BATEAN

5 de Noviembre de 2016. Arropaineko Arragua. Lekeitio /// Bizkaia. 20:30h. 12€/15€
BEST OF BE FESTIVAL
EUROPA GURUTZATU GAU BATEAN

2016ko azaroak 5
20:30
Plaza mugatuak
Aurrez aurreko salmenta: 12.-€ / AFARIA BARNE
Eguneko salmenta: 15.-€
Izen ematea: https://goo.gl/forms/yh5Ye5TkaR0dzdcQ2

BE FESTIVAL Birmingham-en egiten da duela zazpi urtetik, eta dagoeneko sendotu da Europako erreferentziazko jaialdien artean. Jaialdiak arreta berezia ematen die lankidetzari, partaidetzari eta trukeari.
Lanak kulturen, hizkuntzen eta diziplinen arteko mugak gainditzeko ahalmenagatik aukeratzen dira.

Hiru lan, hiru estilo, hiru herrialde.
Gure kontinenteko abangoardia eszenikoa ezagutzera bidaiatuko dugu.

Beste hirietako jendearekin loturak egiteko eta jaialdiaren esperientzia bertara eramateko asmoarekin jaio zen BEST of BE FESTIVAL. Urtero bezala, jaialdiaren gustokoen hiru ikuskizunek Inglaterrako antzokirik onenetan zehar bira egingo dute, Londreseko Barbican antzokia barne. Aurten, BEST of BE FESTIVALa azaroaren 5 Lekeitiora helduko da.

GIRA EUROPEA: Corral de Comedias de Alcalá / Teatro de La Abadía. Madrid / Teatro Principal Antzokia. Vitoria-Gasteiz / Teatro Gayarre Antzokia. Iruña / Arropaineko Arragua . Lekeitio.

SITUACIÓN CON EL BRAZO EN ALTO

Oliver Zahn
Alemania
30 min |
alemana gaztelerazko azpitituluekin

"Saluto romano"a, olinpiadetako agurra, bellamy agurra edo bere formarik ezagunenean, nazien agurra. XX. mendeko sinbolorik poteretsuena eta bortitzena eszenatokiz eszenatoki berkokatzen da saiakera erako performance fisiko baten bidez. Alemaniako ekoizpenak, gai eztabaidagarri baten ikuspuntu paregabe eta diziplina anitzekoa eskaintzen du. Oliver Zahn Theatre heute-ko kritikoen "artista berri onenari" sari hautaketan sartu zen 2015ean.

OVERLOAD

Teatro Sotterraneo
Italia
30 min |
gaztelera / castellano

Etenaldiaren ideia funtsezkoa da Samuel Beckett-en hutsegitearen onuraren filosofian – hutsegin eta orduan hobeto hutsegin-. Ikuskizunak, XXI. mendeko gizartearen humorea erabiliz, teknologia berrietan murgilduta eta etengabeko edukin eta esperientzia berrien eskaintzaz gaindituta dagoen garaiaz hasunartzen du. Etengabeko akzio fisikoen gelditzeak eszenatokian, behar baino lehen bukatzen duen zerbaitek sortutako sentsazioa aztertzen du.
Ikuskizuna etengabeko muntaia da, atal berriak zorrozki gehituz, eta batzutan polemika sortuz ere. Teatro Sotterraneo 2004ean Florentzian sortutako kolektiboa da, eta harrez geroztik, jaialdi desberdinetan irabazi ditu sariak. 2012an BE FESTIVAL-eko lehen saria irabazi zuen Homo Ridens barrearen gaineko saiakerarekin.

QUINTETTO

Tida
Italia
30 min |
gaztelera / castellano

Komedia zorrotza. Imajina ezazu langilerik gabeko auto lantegi bat, injineru bakar bat instalazio guztia martxan jartzeko. Marco Chenevier-ek BE FESTIVAL 2015 eko lehen saria irabazi zuen krisialdiak jotako herrialde bateko aktoreek pairatu behar dituzten arazoez hitzegiten duen ikuskizun hunkigarri eta barregarri honekin.
Gaur da gaua, emankizunaren momentua, baina beste taldekideak, soinu eta argiztapen teknikariak ez dira oraindik heldu. Honela, antzokian dagoen mundu guztiak eginkizun bat izango du.
Erantzuna publikoaren eskuetan dago ikuskizunak aurrera egin behar bait du…
TIDA (Teatro Instabile Di Acosta) 2015ean sortu zen eta danta-antzerkiaren kontestuan egiten du lan, ikuspuntu sozio-politiko batetik.
Visitas
215
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios