LO ZAUDELA ZABALDU DIZKIZUT BEGIAK (poesia) #eguensozialak

3 de Noviembre de 2016. Talako Kantina. Bermeo /// Bizkaia. 20:00h. Debalde

Mikel Etxaburu ondarrutarrak bere poema liburu berria aurkeztu eta poema batzuk errezitatuko ditu kantinan, azaroaren lehen eguenean, hiruan. Blas de Otero - Bilboko Uria Poesia Lehiaketa irabazi zuen Etxaburuk lan honekin.

"Sator begietara ohitu gara; ikusi baino nahiago dugu begiratu. Mesanotxeko argia piztuta ilargia itzaltzeko ohitura dugu, errazago da-eta horrela norbere bidea. Poema hauen bidez, sator begiak patrikan gorde eta mesanotxeko argia itzalita beti, zetazko marasma haritik tiraka banatu ditut betileak eta begietan jantzi dut hurkoaren azala. Ikusi ditut pertsonak eta ertzak, hiriak eta esperantzak, xiringak eta lagunak. Poema hauen bidez lo zaudela zabaldu nahi dizkizut begiak zurekin batera ikusten ikasteko. Finean, nahi edo ez nahi, satorrak ez du ikustea helburu; baina gu, zoritxarrez, ez gara sator".

"Gure balkoian bizi den pagoak
ez du basorik helburu,
eta hala ere,
hosto berriak hazten zaizkio udaberrietan".

Visitas
214
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios