Sound Of Roots: Ska eta Reggae musika Euskal Herrian dokumentalaren estreinaldia

28 de Octubre de 2016. Pintorería 86. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 20:00h. Gratis
Heldu da momentua... Sound Of Roots dokumentalak argia ikusiko du behingoz!! Pelikula ostiral honetan, urriak 28, Gasteizko New Kingston - Vitoria tabernan estreinatuko da doan! Dokumentalak 50 minutuko pieza bat da, Euskal Herrian musika jamaikarrak izan duen influentzia deskribatu eta analizatzen duena. Proiektu autogestionatu bat da hau, KENTUS produkzioen lanik handiena.

SINOPSIS: Ska eta Reggae musikak Euskal Herrian izan duen eragina aztertzen duen dokumentala da Sound Of Roots. 80ko hamarkan Potatok Euskadi tropikala ekarri zuenetik, gaur egunera arte egon den eboluzioa azaltzea da helburua. Josu Zabala, Roberto Moso, Green Valley edo Zartako-k bezalako taldeak elkarrizketatu ditugu.
Visitas
211
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios