V ALTZATAROCK: SORKUN + ERASO! + VOLTAIA+ PHYSIS VERSUS NOMOS

12 de Noviembre de 2016. Larratxo KE. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 16:00h. 8€/10€

AltzataRock Jaiadiraren 5.garren edizioa bertan da.

Azaroak 12an, Larratxo Kultur Etxean ospatuko da Jaialdia, baina egun osoan zehar ekimen ezberdinak gozatzeko aukera egongo da.

Inoiz baino aniztasun musikal gehiago izango dugu AltzataRock Jaialdiak, rock, stoner, funk, soul, metal,…etabar. Baina jaialdiaren gairik garrantzitsuena, beti bezala, euskera izango da. Bertan egongo diren taldeak: Sorkun, Eraso!, Voltaia eta Physis Versus Nomos. Rock Kam Broom taldeak ere kaleak alaitzen egongo da arratsalde partean.

Bere 5garren edizioan, Jaialdiaren kontsolidazioa izatea espero da, Euskal Jaialdien erreferente batean bihurtzen ari da AltzataRock azken urteotan eta bide honetik jarraitzea espero da.

Bizarrain Euskara Elkarteak, Donostia Kulturak, MPR produktorak eta Xpressionk Kultur Elkarteak elkarlanean bultzatzen duten ekimena da hau.

Aurten, 5 edizioa izanik, egun osoko egitarau berezia antolatu da:

-  Bazkaria Herrerako elkartean 14:30tan. Bazkarira joan nahi dutenek Nidon eta Bizarrain Elkartean izango dute apuntazeko aukera Azaroak 8 arte.

- 16:30 Euskal Karaokea, Herrerako Elkartean.

- Ondoren, 18:30ean Rock Kam Broomek “kamioi martxa” egingo du. Herreran hasi eta kamioian musika jarriz Larratxo Kultur Etxeraino joango da.

-20.30ean AltzataRock Jaialdiaren hasiera Larratxo Kultur Etxean (Larratxo Pasealekua, 55). Sarrerak 8/10 Euro (Aurrez: www.donostiakultura.eus/sarrerak).

Euskal Musikariak, protagonistak:

SORKUNek, “Ziklomorphosia” diska aurkezten dabil. Rock-a aldera batera utzi eta bestelako erritmo batzuetara egin du salto, Soul-a, Jazz-a eta Funky-a bezalako doinuekin.

ERASO! talde Zarauztarrak, azken momentuan sartu da kartelean, Skasti taldearen ordez. Beren 20. Urteurrena ospatzeko, “Kaiolatik ihes” diska aurkezten ari dira. Hauek, erritmo gogorrekin jarraitzen dute, baina inoiz baino gogo eta indar gehiagorekin.

Zumaiako VOLTAIA taldea ere bertan izango dugu. 2014ean jaiotako taldeak, oso ibilbide indartsua izan du bere ibilbide motzean. “Medusa” izeneko diska aurkezten dabiltza. Askok diotenez desertuko musika jotzen omen dute, stoner, rock, eta metal doinuak ere atzeman daitezkeelarik.


Gaua hasiko duen musikari Donostiarrak, Beñat Antxustegi-k, PHYSIS VERSUS NOMOS bezala aurkezten zaigu. 2016ean argitaratutako diska aurkeztuko digu, “Saudade é Fatal 2” izenekoa. Oraingo honetan gainera, saxoaren laguntza izango du, Eneko Sierraren eskutik.



Beraz, AltzataRock Jaialdiak, bere 5garren edizioan, bere etengabeko eboluzioa eta sendotzea lortu nahi du aldi berean, baina beti ere bere funtsa galdu gabe: Euskal Musikaren eta Kulturaren Jaiadiarena alegia.

Visitas
216
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios