MARA FEAT. MILAY (ipuin musikatuak)

30 de Diciembre de 2016. Jentilzulo kulturgunea. Orozko /// Bizkaia. 20:00h. Debalde
"Mara feat. Milay" ikuskizunaz gozatu nahi duenak datozen hiru hilabeteetan izango du horretarako azken aukera. "Last tourra" (azken bira) prestatu dute Igor Arzuaga musikari aretarrak eta Mikel Ayllon idazle laudioarrak. Zazpi emanaldi eskainiko dituzte, eta horietako hiru Aiaraldean izango dira (Bi Aretako La Putxeran eta bat Orozkoko Jentilzulo kulturgunean). Beste laurak, berriz, Euskal Herriko beste txoko batzuetan eskainiko dituzte: Bermeoko Talako Kantinan, Bilboko Biba! kulturgune ireki berrian, Oñatiko Gaztetxean eta Gasteizko Parral tabernan.

Eduardo Galeano idazlearen ipuin batetan oinarritutako ikuskizuna da "Mara feat. Milay". Literatura eta musika uztartzen dituen proiektua da: Zenbait testu eta poesia irakurtzen ditu Ayllonek, Arzuagaren pianoaz lagundurik.

http://www.aiaraldea.eus/albisteak/mara-feat-milay-ikuskizunaren-agur-bira-egingo-dute-azarotik-urtarrilera-igor-arzuagak-eta
Visitas
228
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios