“Bihotz Salataria”

15 de Enero de 2017. La Fundición. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. 10
Larunbata 14 Urtarrila 20h | Igandea 15-19h | Antzerkia
Atx TEATROA – Bilbao
“Bihotz Salataria”

Zoroaren argudioak, psikopatearen pefekzionismoa, hiltzaile zuhurra eta zorrotza. Delituikaragarriena, zitalena....babesbako agurea hiltzen dau, zatitu eta tarimearen azpianezkutatu.
Polizia ikertzera dator, ohiuren bat entzutean norbaitek abisua emon daualako.
Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoaz harro, etxe barrura gonbidatu, danaordenean dagoala erakutsi eta eurekaz batera jesartzen da lasai lasai solasean.
Garaipena dastatzen daualarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupak entzutenhasten da, hasikeran astiro astiro eta motel motelean, baina bere buruko burrunba horigero eta ozenago egiten da, gero eta zoliago entzuten dauz taupadok, jasanezin bihurtuarte. Errealak edo imajinarioak diran taupada misteriotsu honeek bere onetik atara etabere delitua aitortzera eroango dabe.

Egilea: Edgar Alan Poe
Itzulpena: Iñaki Ziarrusta
Aktorea: Iñaki Ziarrusta
Eszenografia eta Atrezzoa: Atx Teatroa
Argiztapena: Atx Teatroa
Soinu atmosferea: Edu Zallio
Ekoizpena: Atx Teatroa
Banaketea: Naia Muñoz (Atx Teatroa)

Atx Teatroa Iñaki Ziarrustak sortu eban 2010an, Euskal Herriko beste konpainiatan urteluzeetan ibili ostean.
Gure ikuskizunei jagokenez, hauexek dira Atx Teatroaren zutaberik nagusienak:
Distopia, Antiestetike, Euskal Herriko tradizino eta antropologian ikertzea

Visitas
211
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios