Un leñador no es un diseñador

4 de Febrero de 2017. La Fundición. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. 10
Larunbata, otsailak 4 20:00etan / Igandea, otsailak 5 19:00etan | Umore antzerkia
Juancallate | Madril
Egurgilea ez da diseinatzailea


Katu-begiak dituela, eta bere ikuspegi absurdu eta eldarniozko bitxian oinarrituta, Joan Estraderek diseinatzaile baten burmuinean sartuko gaitu; erakutsi nahi baitigu beharraren eta jakin-minaren bitartez forma sinple eta sortzaileak irudikatu daitezkeela.
Objektuen sinpletasunari omenaldi bat.

“Inguruan ditugun objektuen bitartez proiektatzen dugu geure izaera.
Philippe Starck, diseinatzaileetan diseinatzaileena, objektuaren Midas erregea, marka bat da berez. Haren Juicy Salif, adibidez, Alessi firma italiarrarentzako diseinatu zuen zukugailu enblematikoa, XX. mendeko industria diseinuaren ikono bilakatu da.. 29 cm garai izanik, eta hanka zorrotzak zituela, Starckek txibia baten gainean zukututako limoia bailitzan sortu zuen; baina gehienentzat, ordea, forma haren atzean armiarma sinple bat baino ez zegoen. Diotenez, sortzaileak, lana aurkeztu ondoren, behin eta berriro errepikatzen zuen “zukugailua ez zela limoiak zukutzeko sortu, elkarrizketak hasteko baizik”.
Hor dago, seguru asko, gaiaren gakoa: forma eta funtzioaren arteko harreman konplexua”.

Ideia eta Sorkuntza: Joan Estrader
Diseinatzaileen laguntza: Carlota Marquina eta Juan Cardosa
Bideoa: Belen Herrera de la Osa & Alcides Taleb
Ekoizpena: Marta Sinfin
Eskerrak: Javier S. Medina, Jons Pappila, Ana Esmith


Joan Estrader
Apirilaren 9 batez jaio zen, “Laika” espazio-txakur sobietarra lurraren inguruan orbitatzen zebilen egun berean. Ezkutaketan jolasten hazi nintzen, bakarrik. Neure burua aurkitu nuenean, bibote ingelesa, fin-fina, hazi zitzaidala deskubritu nuen; bitan pentsatu gabe, Londres ezagutzea erabaki nuen. Han euritakoa irekitzen ikasi nuen eta, grazia handia nuenez, “grazia” handiko konpainia batean lanean hasi nintzen: PEZ EN RAYA.
Sorkuntza eta ekoizpen propioko 10 ikuskizunei esker, mundu osoko agertokietan izan ginen: Nueva York-eko Nazioarteko Clown Jaialdia, Shanghaiko Nazioarteko Antzerki Jaialdia (Txina), Edinburgoko Nazioarteko Antzerki Jaialdia (Eskozia), Castelvetroko Absurduaren Antzerki Jaialdia (Italia), Madrilgo Nazioarteko Umore Jaialdia… Gainera, Venezuela, Kolonbia, Costa Rica, Salvador, Ingalaterran eta beste hainbat herrialdetan egon dira, baita gure mugen barneko abar luze batean ere.
Visitas
265
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios