KUTXA BELTZA: Joseba Tapia eta Besamotzak (goiko aretoan)

26 de Enero de 2017. Kafe Antzokia. Bilbao /// Bizkaia. 20:00h. 10€

Joseba Tapia eta Besamotzak Joseba Tapiaren zuzenekoetarako egitasmo berria da, zuzenekoetan baizik entzun ezingo dena. Bere kantutegiko 14 kanta berritu eskainiko dizkio ikusentzuleari honako musikariak lagun:
Joseba Tapia, gitarra eta ahotsa.
– Dani Narbarte, trikitixa eta gitarra ( Laiotz).
– Iñigo Telletxea, baxua( Petti, Anje Duhalde, Xabier Montoia).
– Iker Iriarte, bateria ( Betagarri).
Kanta ezagun baina berriak dira, aspaldikoak bezain gaurkotuak. 1990ean Tapia eta Leturia gisa argitaratutako Juergasmoan diskako Besamotza edota 1998an hasi zuen bakarkako ibilbidean plazaratutako 6 disketako kantak ahaire berriz jantzi ditu Joseba Tapiak Besamotzak talde zailduarekin batera. Zuzenean gozatzeko 14 kanta elektriko.

Visitas
260
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios