XAKE PRODUKZIOAK "Mami Lebrun"

20 de Enero de 2017. Kurtzio. Sopelana /// Bizkaia. 20:00h. 6€

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 20, Xake Produkzioak-en “Mami Lebrun” euskarazko antzezlana eskainiko da Kurtzio Kultur Etxean, 20:00etan. Kepa Erraztik buru duen konpainia gazte berri honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren diru laguntza jaso zuen bai testuaren idazketarako eta baita antzezlanaren produkziorako ere.

Egoitz eta Miren izeneko bi gazteek amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira eta, Kontxak gaztetan Pariseko Kabaret batean bizitakoak kontatzeko, ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira.

Sarrerak 6€tan.

Visitas
297
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios