Askotan pausoz pauso, etxe bat adreiluz adreilu eraikitzen den bezala, nolabaiteko ziurtasuna ematen digun bizitza bat eraikitzen dugu, edozein momentutan dena pikutara joan daitekeela kontutan hartu gabe. Eta hain zuzen ere, dena hankaz gora jartzen den momentu zehatz horietan bakarrik ohartzen gara bizitzaren ahuleziaz.
Instant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlana. Benetako jendearen benetako istorioak.
ZUZENDARITZA: Asier Zabaleta
TESTUAK: Harkaitz Cano, Joseba Sarrionaindia
KOREOGRAFIA: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz
DANTZARIAK: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas
PANPINEN EGILEA: Urko Redondo
ARGIEN DISEINUA: Junki Gonzalez
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Euskaraz