KULTUR MARATILA: RUPER ORDORIKA

5 de Febrero de 2017. Kultur Leioa. Leioa /// Bizkaia. 19:00h. 6-12€ (Bono: 30€)

Beste behin ere, New Yorken grabatua, Ruper Ordorikak disko berria aurkezten du, “Guria ostatuan”, zuzenean, Arkaitz Miner gitarrista, Fernando “Lutxo” Neira baxu jole eta Hasier Oleaga bateria jolearekin, azken urteotan berarekin egon den banda alegia.

Abesti berri guztien oinarrian, bere estilo berezia dago, garbi eta dotorea, bere ahotsaren hurbiltasuna, tonu baxu eta altuen arteko oreka zorrotza, eta melodia nahastezinak. Bere ibilbide luzea horren pertsonal egiten duten kodeak.

Belusezko abestiak, indar poetiko handikoak, solido eta mamitsuak, zeinetan, zoliki, uneak, oroimenak, eta benetako sentsazioak ekartzen diren, bere zirrarara erakartzeko eta gurekin partekatzeko taberna azpiko suaren berotasuna.

Visitas
241
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios