KULTUR MARATILA: ATX TEATROA "Fakiu"

4 de Febrero de 2017. Kultur Leioa. Leioa /// Bizkaia. 20:30h. 3-6€ (Bono: 30€)

Fredi Paiaren testu alegorikoa abiapuntutzat hartuta, antzezlan honetan hiru pertsonaia aurkezten dira, forma eta modu askotara: Sistema, Sistema aplikatzen duena eta Sistema pairatzen duena.
Adierazkortasuna Atx Teatroaren zutabeetako bat denez, aurreko lanetan bezala, aktoreek marrazki bizidunetako dinamika jarraitzen dute. Berehala alegatu politikotik ekintza basatira, gerrillako antzerkira pasako dira, pertsonaia sobredimentsionatuak landuz eta publikoaren hesteak (eta ez intelektoa) elikatzeko.
Sorpresa berezia ere badago ikusleentzat. Aktoreek obra moztuko dute, publikoari interpelazio hutsa eginez eta haiek izango dira obraren amaiera erabakiko dutenek.

IDAZLEA: Fredi Paia
ZUZENDARIA: Iñaki Ziarrusta
ANTZEZLEAK: Belen Cruz, Sandra Fdez. Agirre, Gabriel Ocina
ESZENOGRAFIA ETA JANTZIAK: Atx Teatroa
SOINU ESPAZIOA: Edu Zallio
MUSIKA: Zarzaparrilla
IRAUPENA: 65′
HIZKUNTZA: Euskaraz
IKUSLEA: +15 urte

Visitas
230
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios