AMPARANOIA + SINIESTRO TOTAL + RURAL ZOMBIES + SKAKEITAN

13 de Mayo de 2017. DOKA. Donostia-San Sebastián /// Gipuzkoa. 18:30h. 12€/15€/18€

Donostiako Kafe Antzokiak 2007ko Maiatzaren 11an zabaldu zituen ateak lehen aldiz,DOKA ezizenez. Euskara zein euskal kultura lehenetsiz eta bestelakoei ere harrera eginez, Donostiako eszenari ekarpen baliotsua egin diogulakoan gaude hamar urteko ibilbide oparo honetan. Hamar urte hauek ospatzeko, DORDOKA FEST festibala martxan jarri dugu. Dordoka Fest jaialdiaren lehen edizioa urtero ospatuko den jaialdi handi baten abiapuntua izango da. Honela, Euskal Herrian, estatuan zein nazioartean ohiartzuna duten musika taldeek osatuko dute kartela datozen edizioetan. Aurtengoari begira gure aretoa txiki gelditu zaien lau talde puska ditugu, Euskal Herriko bi talde gazte eta indartsu batetik: Rural Zombies zestoarrak eta Skakeitan donostiarrak eta bestetik aurkezpen handirik behar ez duten Amparanoia eta Siniestro Total talde ospetsuak.Jaialdiaren izenaren aukeraketa ez da kasualitate hutsa, dordokaren irudiak leialtasunez irudikatzen bait du Dokaren izaera: Donostiako Kafe Antzokitik pausoz pauso ari gara lanean mantsoki baino indartsu. Mantso ibili izanagatik dordokek oskol gogorra dute hortan delarik euren indarra. Hontaz gain gure kultura eta hizkuntzaren antzera animali zaharra da dordoka, urte luzez bizi dena. Bide beretik hamarkadaz hamarkada irautea da gure xedea gurekin batera etorri nahi duten herritar eta artistak bide lagun.

Visitas
527
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios