James Rhodesek izugarrizko arrakasta lortu du Instrumental izeneko liburuarekin. Musika klasikoarekin maiteminduta dago, eta nabari zaio. Karismatikoa da, grinatsua eta talentu handikoa: jotzeko aukeratzen dituen obrak –Bach, Chopin, Ratxmaninov, Schubert edo Beethovenen piezak, besteak beste– testuinguruan kokatu eta interpretatu ez ezik, piano-jotzaile britainiarrak bere bizitza kontatuko digu eta nola lagundu dion musikak.
Argazkia: Dave Brown