Maiatzaren 12an Sofa taldeak disko berria aurkeztuko du Putzuzulo gaztetxean Arraio irratiaren urtemuga festan. Beraiekin batera Usurbildo Rukula talde instrumentala izango da. Erritmo bizi eta alaiekin, hildakoak ere dantzan jartzeko doinuak lagun dituztelarik.
Sofa
Zarautz/Zumaia aldetik datorren hirukote instrumentala da Sofa: Math rock erritmo dinamikoak, doinu melodikoak eta indarrez betetako koktela energia positiboz konbinatzen dituen taldea. Bi urtez lanean egon ostean, 2014. urtean agertu ziren taulara eta urte haren amaieran grabatu ostean kaleratu zuten bost kantu biltzen zituen 'I' maketa autoekoiztua; Euskal Herrian, penintsulan eta Frantzian hainbat kontzertu eskeintzeko eta talde bezala sendotzeko aukera eman ziena. Oraingoan, prestatu eta mimoz grabatzeko beharrezko izan duten hilabeteetako geldiunearen ostean, beren lehen lan luzearekin datoz bueltan. Karlos Osinaga "Txap" bidelagun, Bonberenean grabatu dute diska hau, eta ezkutuan egindako lana erakusteko irrikaz dira.
Rukula
Rukula taldea Usurbildik eta Lasartetik datozen gazteek osatzen dute. Can´t Explain taldearen errautsetatik sorturiko formazioa, musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal.....estiloak maixuki nahasten dituzte. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erreztasun handiz transmititzeko gaia bait daukate. 2016. urteko udan grabatu zuten beraien lehen diska Andoaingo Garate estudioetan, taldeko bajista den Martxel Arkarazoren zuzendaritzapean.