JOSEBA B. LENOIR

2 de Junio de 2017. Plaza Beltza Kulturgunea. Sopelana /// Bizkaia. 21:00h. 3€/5€

Joseba Baleztena musikaria definitzeko erarik egokiena ipurterrea izango litzateke. Beran hasi eta hezi zen musikari gisa, eta, beste hainbatekin batera, herriko harrobi amaiezin horren adierazle bihurtu zen.

Rock and Roll garratzenetik abiatuta, beste hainbat soinu eta estilo landu eta garatu ditu bere ibilbidean; bidelagun izan dituen musikarietatik asko ikasteko aukera izan du. Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa; esperimentaziotik abiatuz, loop eta pedalek eskaintzen duten baliabide iturri amaigabean murgildu da Joseba B. Lenoir proiektuarekin. Askotan oinekin jotzen duela dirudien arren, tresna nagusia gitarra du oraindik ere, gorputzaren luzamendu bat duena, beti gainean.

Hasierako lan instrumentaletan bluesa, folka eta rockaren bidetik eremu esperimentalagoetara hurbildu bazen, azken lana argitaratu zuenetik kantu formatuari atxikiago ikusi zaio. Tenpesta lanean Neil Young & Crazy Horsen kiribil egiturako kantuak, -zuzenenan nahi adina luzatzeko modukoak- lehenbiziko garaietako Black Keys-en ohiartzunak edota zapore klasikodun kantu atenporalak nagusitu ziren.

Visitas
550
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios