GRUTAL (Bilbo) : Gorputza, dantza eta zarata. Normatiboaren aurkakoa esperimentatzeko desiratik abiatzen dira.
Hemen bideo bat: https://www.youtube.com/
OKI MOKI (Getaria): Pop-punk lo-fia. Kantu melodiko zaratatsuak. Hainbat bideo interesgarrien bidez haien kantu batzuk zabaldu eta gero, maiatzaren 1ean bederatzi kantu argitaratu zituzten bandcampen: https://
Bideo bat: https://www.youtube.com/
SERPIENTE (Bilbo) Post-punka. Bateria minimalista, teklatua eta baxua elkartzen dituzte, egitura berezia duten kantu ederrak sortzeko. Duela gutxi bukatu dute haien diskoaren grabazioa.
Bideo bat: https://www.youtube.com/
CECILIA PAYNE (Bilbo): Noise-pop. Pop ukituko kantuak gitarra zaratatsuekin. Duela gutxi baxujole eta bateriajole berriarekin birsortu dute taldea.
Bideo bat: https://www.youtube.com/
HEXEN (Bilbo): Oi! Street-punk kantu bizi eta koreagarriak egiten dituzte. Eraginak: Combat 77, Cock Sparrer, The Gits, Bishops Green, Runnin Riot, Zakarrak, Blitz…
Kantu bat: https://www.youtube.com/
HOLY WILDERS (Barcelona):Grunge, stoner eta rocka. Desertuko soinuak eta zuzeneko sendoa. Eraginak: The Stooges, MC5, Jane´s Addiction, Monster Magnet, Graveyard, Kadavar, Kyuss, QOSA, Radio Birdman, Led Zeppelin, UCP…
Bideo bat: https://www.youtube.com/
SAN SON DYEAH (Bilbo): Zure belarri orojaleei jaten emango die. Txitxarrillotik bakailaora doan guztia jartzen du. Askotan dantzatu dugu bere musikarekin Bilbon eta orain Zarautzen entzuteko aukera izango dugu.
DJ KORTAYPEGA (Zarautz): Urteak daramatza hainbat jaitan musika jartzen, bereziki jai feministetan. Musika dantzagarria: kunbia, salsa, elektronika, drum & bass... Pottors ta klito eta Drumkopters taldeetako baxujolea ere bada.
VJ DODOMA (Eibar): Dodoma Maialen Belaustegi da. Hainbat proiektu eta eszenetan dihardu espazioa irudi bidez osatzen, arte eszeniko zein musika-soinu munduko tauletan barrena. Iazko MEFSST!-eko pintxadan irudiak jarri eta gero, hainbeste gustatu zitzaigun berriz etortzeko eskatu diogula.