Haurtzaroa: Bizi gaituen etorkizuna

9 de Octubre de 2023. Bidebarrieta Kulturgunea. Bilbao /// Bizkaia. 18:30h. 0
Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak "Haurtzaroa: Bizi gaituen etorkizuna" haur pobreziari eta garapenari buruzko solasaldia hartuko du datorren urriaren 9an, astelehena, arratsaldeko 18:30ean.

José Antonio Alonsoren azken argitalpenak, "El futuro que habita entre nosotros" izenekoak, haurren pobreziaren aurpegiak eta dimentsioak erakusten ditu, azterketa sakon eta ulergarri batetik. Hobera egin beharrean, haurren pobrezia fenomeno konplexua da, eta herrialde pobretuetako gizarteetan nahiz herrialde garatuenetan irauten du. Horregatik, premiazkoa da haurren ongizatean inbertitzea, egungo eta etorkizuneko gizarte-kohesioaren berme gisa.

Liburuak esparru ezin hobea eskaintzen du haurren pobreziari aurre egitearen garrantziari buruzko elkarrizketari berriro ekiteko, adingabeen ongizatea eta agentzia-gaitasuna zentroan eskubide-subjektu gisa jartzen dituzten garapen-politiketatik abiatuta.

Ekitaldian honako hauek hartuko dute parte, besteak beste: José Antonio Alonso, liburuaren egilea eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Ekonomia Aplikatuko katedraduna; Paul Ortega, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziako zuzendaria; Jose María Vera, UNICEF Espainiako zuzendari exekutiboa; eta Pilar Kaltzada, Save the Childreneko presidentea. Garazi Barriuso kazetariak gidatuko du solasaldia.

Urriaren 7a baino lehen izena ematea eskatzen dizuegu honako formulario honetan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdu2VzHb4kTyt_bQULvcVGrE6d-x62ktvluJeVTV8a98yP7gg/viewform
Visitas
244
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios