HARAT + BRAULIO

17 de Noviembre de 2023. Deustuko Gaztelokala. Bilbao /// Bizkaia. 20:30h. 5€
Azaroaren 17an Harat eta Braulio taldeek kontzertua eskeiniko dute Dustuko gazte lokalean.

Emanaldia 20.30etan hasiko da.
5€

HARAT

Ibai Gogortzaren musikariaren (Borrokan, Joseba Irazoki, Mice, Joseba B Lenoir…) proiektu berria da Harat. Iñigo Telletxea (Baxua) eta Mattin Arbelaitz (Bateria) bidelagun dituela, saretik salto egin eta hari berriak bilatzera abiatu da Harat. Soinu, erritmo eta hitz garratz-gozoak banatzen ditu Harat-en musikak. Denboran atzera egin eta berriro abiatzen da, arakatu gabe utzitako bideak euskarritzat hartuz. Taldearen lehen disko Bera herriko Atala estudioan grabatua izan da Iñigo Irazokirekin gidaritzapean.

Entzun -> https://harat.bandcamp.com/album/harat


BRAULIO

Braulio taldea Ondarrutik dator eta musikalki rock giroak lantzen dituzte, bere espazio desberdinetan. Urteak atzera hainbat egitasmoetan murgilduak izan dira taldeko kideak, eta egun Kepa Arakistain (gitarra eta ahotsa), Gotzon Eizagirre (baxua eta koruak) eta Ruben Bernedo (bateria eta koruak) dira Braulio. Musika bidean bi EP argitaratu dituzte.

Entzun -> https://braulio.bandcamp.com/album/lur-azpira-itzuli-2
Visitas
470
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios