MODUS OPERANDI

17 de Febrero de 2024. Jimmy Jazz. Vitoria-Gasteiz /// Araba. 21:30h. 10€/14€
SARRERAK: https://labur.eus/JJ-Modus-Operandi-2024

Bi abestik azaltzen dute goitik behera Modus Operandi taldearen erakargarritasuna edozein herriko jaietako egunak giro atseginean pasatzeko, albo batetik bestera. “This is the fiesta” eta “Dantza gaitezen hil arte” abestiekin izugarri gozatuko du festazale eta musikazaleak. Iñaki Ortiz de Villalba kantari ospetsuak sortu zuen Modus Operandi (Euskal Herria, 2017), karpeta batean gordeta, baina ahaztu gabe, zituen kantuei irtenbidea emateko, eta ikuslea txunditzeko berriro ere proposamen biribilarekin. Betagarri taldea itzali aurretik, bazituen kolkoan hainbat doinu abesti bilakatzeko; beraz, talde berri bat egituratzen hasi ondoren gorpuztu zuen Modus Operandi. Jai giroko ska, rocka eta popa elkartu ditu Modus Operandi taldeak, letren engaiamenduarekin atondu eta musikaren oreka bilatu dute zuzeneko trinko eta sutsuarekin. Kantuen berotasuna jarraian iritsiko zaio entzuleari ska melodiko zein azkarrarekin, rock indartsuarekin, brit-ska ukituekin, eta funk, punk, saltsa, rap, reggaetona, dance, pop, tex-mex, latin, soularen oihartzunekin eta reggaearen arimarekin. Emanaldiak biziak, alaiak eta dantzagarriak dira. Bi disko dituzte kalean: Modus Operandi (2018, Baga-Biga) eta Dantza gaitezen hil arte (2020, Baga-Biga). Biak konprometituak eta hausnartzaileak. Abesti alaiak bizipozaren lanbroarekin bustita, hamaika jatorriko musikariak ditu (Araba, Nafarroa, Gipuzkoa), baina ska eta rockaren inguruko doinuek elkartu ditu musika proposamen sendoa helarazteko zuzenekoetan.
Visitas
260
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios