JOSEBA GOTZON. "40"

1 de Febrero de 2024. Hika Ateneo. Bilbao /// Bizkaia. 20:00h. 8€
JOSEBA GOTZON 1984an hasi zen bere ibilbide diskografikoa “Gau Hotza“ lehen
singlea Akelarre taldearekin grabatuz. Ordutik, 20 lan argitaratu ditu bakarlari bezala
eta 3 elkarlanean, euskal artistarik oparoenetako bat izanik.
Bere diskografia ezberdina da oso, hainbat musika estilotako konposizioak eginez: hala
nola folka, reggaea, jazza, bossa nova, boleroa, fadoa edo klasikoa. Hala ere, bere
diskografia gehiena pop inguruan koka dezakegu, batzuetan rockerantz eta beste
batzuetan pop komertzialerantz.

urtetik aurrera, bere ibilbide artistikoa Euskal Herritik kanpo garatzen du batez
ere. Bere musika gehien kanporatu duen euskal kantautoreetako bat da. Bira ugari
egin ditu Espainiako estatu osoan, bereziki Katalunian, Txilen, Uruguain, Brasilen,
Paraguain, Mexikon, Kuban, Venezuelan, Georgian, Italian edo Portugalen, baina,
batipat, Argentinan, non hamabi bira egin dituen. Nazioarteko bira hauei esker, herri
batzurekin oso harreman estuak euki ditu eta Lleidako La Floresta herriak urrezko
intsignia eman zion.
40 urte hauetaz zehar hainbat artista, musikari eta abesbatzarekin kolaboratu du. Niko
Etxart, Gontzal Mendibil, Josep Teró, Xoán Curiel, Tontxu, Argentina, Aurora Beltrán,
Javier Bergia, María Blanco, Angel Petisme, Lur Maitea otxotea edo Chema Puente
ravelista kantabriarra; Argentinako Eli Gigena, Angel Oscar Gilés edota Mariano
Manzanelli musikariak; Noel Abella Aiscar zellista uruguaitarra eta abar luze bat.
JOSEBA GOTZON lau hamarkada hauek ospatzeko “40 sinfonikoa” izeneko bira
artistikoa prestatzen ari da munduko orkestra sinfoniko ezberdinekin. Bira honetako
errepertorioan dagoeneko grabatutako abesti batzuk eramango ditu: “Loreak bidali
nizkizun” (Botere Zalantzakoak, 1987), “Bihotza ezin da erosi” (Nortasuna, 1999)
“Maitasun sonetoa” (Fotopoemak, 2003), “Aquest ulls” eta “No m’interessa” (Lau
hormen artean, 2012) edo “Urrundik” (2021, besteak beste. Eta kantu ineditoak ere
abestuko ditu: “Sueños caducados” (2017), “21 razones” (2020), eta 2022an eginiko
“Siéntete admirable”, “Ezer ez da berdina” edo “Sua” izeneko abestiak.
Lan sinfoniko hau prestatzen duen bitartean, “40” izeneko bira egingo du aurten. Bira
akustiko honetan JOSEBA GOTZON hainbat kantu abestuko du bere disko gehienean
grabatutakoak. Errepertorio hau 75 – 90 minututakoa izango da ta multimediarekin
batera egin dezake non 40 urte hauetako irudi asko ikus daitezken.
Sarrerak: 8€

Erreserbak: 679441801
Visitas
172
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios