Leie Meie

27 de Enero de 2024. Arteako Herriko Benta. Artea /// Bizkaia. 20:30h. Gratis
Taldearen historia azaltzen duen testu laburra:

Ibilbidea
2018ko otsailaren bukaeran Bilboko lagun batzuk musika jotzeko elkartu egin ginen. Garai hartan,
June, Mireia, Haizea eta Miliak osatutako euskal musika taldea bertsioak eta abesti originalak
sortzen hasi zen. Jarrera berritzailea, zirikatzailea, euskalduna eta emakumezkoa izatea zuen
helburu.
Handik hilabete batzutara garai oparoa bizi izan genuen, kontzertu pila bat jo eta ahalduntzeko
garai ederra izan zen, baita taldekideok elkar ezagutzeko ere: jaietan, urteurrenetan, plazetan,
kioskoetan, gaztetxeetan, lurrean bertan... Belarra hazi eta euria egin ahala taldekide batzuk joan
eta beste batzuk etorri egin dira. Lanak eta egunerokotasunak janda kide berriek aberastu dute gure
izotza, eta orain ere horretan gabiltza.
Garai berriek abesti berriak dakarte.
Gaur egun taldeak lau partaide: Ainhoa Bermo Perez (abeslaria eta pasioa), Milia Eloisa Ortiz de
Pinedo Trabudua (gitarra eta abesti egilea), Eskolunbe Puente Matanzas (baxua eta martxa bizi-
bizia) eta Imanol Puente Matanzas (bateria-jole gartsua).
Berrogeialdiak ez gaitu gelditu, taldea indartsu dago eta garai hauek gure burua prestatzeko,
abestiak sortzeko, abestien maketa grabatzeko eta hurrengo kontzertu garaiekin amesteko.
Emakumeok taulauan jartzeko apustuarekin aurrera izotza apurtzeko
Visitas
244
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios