HOK TTUK AMALAU + TXEKOSLOBAKO + R.T.Z. KOLEKTIBOA

17 de Febrero de 2024. Psilocybenea. Hondarribia /// Gipuzkoa. 22:00h. 7€/10€
HOK TTUK AMALAU

"Acto Messie", "Ttirritt", "Miki Maixu" eta "Txavvö"-k osatzen dute.
Bakoitzak bere proiektua izan arren, taula gainean batera hainbat kontzertu eman eta gero, elkarlanean sortutako lehen lana aurkeztera datoz: "Lendabisico EP-a".

TXEKOSLOBAKO

Musikan bide desberdinak jorratu ondoren proposamen berri batekin datorkigu Gorka Rodríguez (Ukan, 2zio, Balas perdidas) abeslaria. Bere izen artistiko berria da Txekoslobako eta orain arte dastatu gabeko bide bat hartzera dator. Txekoslobakok jai giroari eta dantzari bide irekitzen die erritmo biziz osatutako lan honetan, eta Euskal Herrian pixkanaka hedatzen ari diren proposamen berri, desberdin eta anitzen artean kokatu nahi du bere burua. "Behar duzuna" deitutako disko berria aurkeztera dator, honen unibertso musikala estilo urbanoetan oinarritzen da, alaitasun eta goxotasunezko hitzez jantzirik. Abestietan regetoia nagusi bada ere, pop, elektro-latino edo batxata bezalako erritmoak entzun daitezke. Aspaldian estilo hauetan ohikoak ez diren mezuak helarazi nahi ditu Txekoslobakok, eta horretarako errima eta hitz zuzenak darabiltza. Disko osoan zehar hitzek eta mezuek garrantzia badaukate ere, doinuek leku handia hartu dute ora ingoan. 2023.eko urtarrilean Sabin kareaga estudioan grabatutako diskoa da hau.

RTZ KOLEKTIBOA

Baionan kokatua den rap taldea da. Haien helbura Hip Hopa Ipar Euskal Herrian garatzea da Zizpa gaztetxearen laguntzarekin.
Frel Asiat OPH, TLM eta Petri raperoek eta Dj Wallek osatzen dute taldea.
Visitas
237
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios