Antzezlan hau lan harreman toxiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Noiz arte? Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,… inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi.
Kritikotasuna, satira eta humorea jorratzen dituen lan honek, monolaborantzak uzten dituen tarte simetrikoetan sartu nahi du. Dibertsoa ez den paisaia homogeneo horren gatazka anitzak eztabaidatzeko asmoz. Beste behin ere landa eremuko gaiak erdigunean jarriz.
Hau ez da baso bat.
Hamen lurra karratua da.
Hamen ilarakosatzen doguz.
Hamen gatxa da gauzak sustratitik moztea.
Hamen, eta hor, eta han.
Hau monolaborantza da. gure bizi-eredua, paisaian islatua.
Eukalytus esatea etekin esatea da.
Eukalyptus esatea errekin esatea da.
Eukalyptus esatea berrekin esatea da.
eukalyptus esatea gutaz aritzea da.
Eroan nazazu basora, eta esango deutsut norena dan, eta zer haziko dan gu falta garenean.
Eta zu, zerk sutzen zaitu?
Izenburua: EUKALYPTUS
Sortzaileak: Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro, Nerea Ibarzabal, Beñat Urrutia