Bob Torres-en GOSEAK AKABATUAK liburuaren aurkezpena

3 de Abril de 2024. ANTI- Liburudenda. Bilbao /// Bizkaia. 19:30h. Doan! Gratis! Free!
Goseak akabatuak liburuak menderakuntzaren, boterearen eta hierarkiaren izaera orokortua ulertzeko giltzarriak lantzen ditu, kontsumogaien, lanean, ondasunean eta bizitzan arreta jarrita. Gizakien eta animalien zapalkuntzen arteko intersekzioak aztertzen ditu kapitalismoaren esplotazio-dinamikaren barruan.

Ekonomia marxistaren oinarrizko ideiak hartuaz, kritika anarkista zabal bati bide eginaz eta animalien eskubideen aldeko mugimenduari begirada kritikoa uztartuz, Bob Torresek pentsamendu antikapitalista tradizionala desafiatzen du eta animalien erabilpena, industrian nahiz platerean, abolitzea defendatzen du.

Liburu honek, datozen urteetan eztabaida luze eta sakona sortzea du helburu, mugimendu antiespezistan eta ingurune antikapitalistan.
Visitas
43
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios