BIDAIARIAREN TXOKOA

3 de Abril de 2024. CMD Santutxu. Bilbao /// Bizkaia. 19:00h. Doan! Gratis!

Bidaiariaren txokoa es un sitio y miles al mismo tiempo. En abril pasarán diferentes viajeros y viajeras que ya sea de forma presencial o a través de material audiovisual irán mostrando nuevos destinos. Podremos escuchar la música de la región de Khorasan en el noreste de Irán y el oeste de Afganistán con Badieh Trío (5 de abril); disfrutar del corto de animación Chimborazo sobre el último hombre que sigue extrayendo hielo de este volcán de Ecuador (6 de abril) o aprender a sacar buena fotografías de viajes con David Fernández y Amaia Maguregui (13 de abril).

 

PROGRAMA COMPLETO

 

 

 

 

Eguena / jueves 4

 

Lo mejor del

MENDI FILMeko onena

 

 

Centro Municipal

BEGOÑA Udaltegia

 

 

BODY OF A LINE

AEB – EE. UU. / 2023 / 10 min.

Zuzendaria / Directora: Henna Taylor

J. B. / V. O.: EN

Azpitituluak / Subtítulos: EU/ES

Dokumental animatu honetan, Madaleine Sorkinek bidaia intimo eta sortzaile bati ekingo dio 4.000 metrotik gorako munduko harkaitz-biderik zailena eskalatzeko: Dunn-Westbay Direct (8b+/c) Longs Peaken (Neniisoteyou 'u), Estatu Batuetako Mendi Harritsuetan.

En este documental animado, Madaleine Sorkin emprende un viaje íntimo y creativo para escalar la vía más difícil del mundo en roca p or encima de los 4.000 metros: el Dunn-Westbay Direct (8b+/c) en Longs Peak (Neniisoteyou'u), en las Montañas Rocosas, Estados Unidos.

LA SENDA NO MARCADA

Espainia / 2023 / 29 min.

Zuzendaria / Director: Igor Bellido

J. B. / V. O.: ES

Azpitituluak/Subt: EU

Markatutako xendatik aldentzen garenean aurkitu ohi ditugu gauzarik liluragarrienak. Mitxel Andreu natura argazkilariaren istorioa da hau, %100ean Bizkaian grabatu den pelikula.

Es al salir del camino marcado cuando descubrimos algunas de las cosas más fascinantes. Esta es la historia de Mitxel Andreu, fotógrafo de naturaleza, contada en una película grabada íntegramente en Bizkaia

 

ROPE

Japonia / 2023 / 29 min.

Zuzendaria / Director : Moe Wada | 29’

J. B. / V. O.: ES

Azpitituluak / Subtítulos: EU/ES

Kazuya Hiraidek, Urrezko Pioleta hirutan irabazi duena, Tirich Mirreko ipar isurialdean (7.708 m., Hindu Kush, Pakistan) ibilbide eder bat begiz jo zuen duela 20 urte. 2022 urte amaieran, Kenro Nakajimari proposatu zion hura elkarrekin eskalatzea.

Kazuya Hiraide, el tres veces ganador del Piolet de Oro, descubrió una ruta ideal en la cara norte de Tirich Mir (7.708 m., Hindu Kush, Paquistán) hace 20 años. A finales del 2022, Hiraide invitó a Kenro Nakajima a escalarla juntos.

*Mendi Film 2023: - Mendiko Film Onena /Mejor Película de Alpinismo

- Soinu Banda Onena / Mejor Banda Sonora

 

 

Barikua/ Viernes 5

 

Centro Municipal

SANTUTXU Udaltegia

Kontzertua

Concierto

 

BADIEH TRIO

MICHEL GASCO musikari salamancarrak gidatutako musika-proiektu honek Khorasan-go musika ekarriko digu (Iran ipar-ekialdeko eta Afganistan mendebaldeko eskualdea). Beste bi musikarik parte hartuko dute, bata irandarra eta bestea afganistandarra. BADIEH-k bere bigarren albuma atera berri du, eta nazioarteko bira batean aurkeztuko du, Marokon, Japonen, Australian eta Europako hainbat herrialdetan.

Proyecto musical liderado por el músico salmantino MICHEL GASCO que nos traerá la música de la región del Khorasan, en el noreste de Iran y el oeste de Afganistan, con la participación de 2 músicos, iraní y afgano respectivamente. BADIEH acaba de publicar su segundo albúm que presentarán en su gira internacional por Marruecos, Japón, Australia y varios países europeos.

 

MICHEL GASCO, laute arabiarra & rubab afganiarra / laúd arabe & rubab afgano

MOHAMMAD MIRAGHAZADEH, tar & setar

RAMIN AHMADI, taula & tabla

 

 

Astelehena / Lunes 8

 

 

 

Lo mejor del

MENDI FILMeko onena

 

 

 

Centro Municipal

BEGOÑA Udaltegia

ZERBAIT ALDATU DA

Espainia / 2023 / 10 min.

Zuzendaria / Director: Mikel Sarasola

J. B. / V. O: EU/ES

Azpitituluak/Subt: EU/ES

Pirinioak muturreko kayakean aritzeko paradisua bihurtzen dira udaberrian, desnibel handiko ibai txikiak urtzarotik urez betetzen direnean. Jan Larrue eta Mikel Sarasola batu egin dira Ara ibaia iturburutik jaisten saiatzeko baina zerbait aldatzen ari da Pirinioetan.

Pequeños ríos de gran desnivel que todas las primaveras se llenan de agua del deshielo hacen del Pirineo un paraíso para la práctica del kayak extremo. Jan Larrue y Mikel Sarasola intentar descender el río Ara desde su nacedero, pero algo está cambiando en el Pirineo.

 

CHIMBORAZO

Espainia / 2022 / 7 min.

Zuzendaria / Directora: Keila Cepeda

J. B. / V. O.: ES

Azpitituluak /Subtítulos: ES

Chimborazoko izotz-biltzaile edo hieleroek, beren herria hornitzeko izotza apur bat txikitzearen ordainetan, ehunka urtez jasan dute Ekuadorko Andeetako sumendi horren zakartasuna. Gaur egun, desagertzeko zorian dagoen lanbidea da, Baltazar Ushca da horretan aritzen den azkena…

Los hieleros del Chimborazo se han sometido durante centenares de años a la inclemencia de este volcán de los Andes Ecuatorianos a cambio de picar un poco de su hielo y así proveer a su pueblo. Hoy en día es una profesión al borde de la extinción, de no ser por Baltazar Ushca…

*Mendi Film 2023: - Epaimahaiaren Aipamen Berezia / Mención Especial del Jurado

 

CRYING GLACIER

Suitza, Alemania / 2023 / 14 min.

Zuzendaria / Director: Lutz Stautner

J. B. / V. O.: EN

Azpitituluak / Subtítulos: EU/ES

Ludwig Berger soinu artistak inguratzen gaituen mundua entzutea zein garrantzitsua den erakusten digu. Film honetan, Suitzako Alpeetan Morteratsch glaziarrera egindako bisita ugarietako batean agertzen da.

El artista sonoro Ludwig Berger muestra lo importante que es escuchar el mundo que nos rodea en una de sus numerosas visitas al glaciar Morteratsch en los Alpes suizos

*Mendi Film 2023:- Film Labur Onena/Mejor Cortometraje

 

212 MOUNTAINS

Espainia /2023 / 40 min.

Zuzendaria / Director: Luis Arrieta Etxeberria

J. B. / V. O.: EU/ES

Azpitituluak / Subtítulos: EU/ES

Xabier Zarranzek (Barañain 1981), 20 urtez mendi lasterketetan lehiatu ondoren, zeharkaldi bat osatuko du Pirinioetan, 3.000 metrotik gorako 212 tontorretako batzuetan barrena, Balaitus (3.144 m) eta Pica d'Estats (3.143 m) lotuz.

Xabier Zarranz (Barañain 1981), tras 20 años compitiendo en carreras de montaña, se plantea un viaje recorriendo algunas de las 212 cimas de más de 3.000 metros del Pirineo, uniendo el Balaitus (3.144m) con la Pica d´Estats (3.143m).

Martitzena / Martes 9

 

 

 

 

Dokumentala, solasaldia

 

Documental, charla

(euskeraz)

 

 

 

Centro Municipal SANTUTXU Udaltegia

Igone Mariezkurrena

WESTFJORDS Islandia ezezagunena bizikletaz

Zirkulu polar artikotik 50 kilometro eskasera dagoen Westfjords eskualdea iskin ezezaguna da Islandian. Ring Road bide sonatua ez da bertara heltzen eta, beraz, ezta urtero herrialdera iristen diren milioika bisitariak ere. Tundrako klima izugarri aldakorra, haizetsua eta hotza da, eta gogo-gorputzarentzat benetako erronka da munduko bazter hau bizikletaz eta autosufizientzia eran esploratzea. Zenbaiten hitzetan, Europako azken bazter basatia da.

Los parajes de la región Westfjords, situada a escasos 50 kilómetros del Círculo Polar Ártico, conforman el rincón más inhóspito de Islandia. La conocida ruta Ring Road no llega a estos fiordos noroccidentales y, por lo tanto, tampoco los millones de turistas que cada año visitan la isla. El clima de la tundra es tremendamente cambiante, impredecible, ventoso y frío. Recorrer a pedales y en autosuficiencia lo que para muchos es el último rincón salvaje de Europa representa un gran reto físico y mental. 

Aurkezlea / Presenta: Juanra Madariaga

 

 

Eguaztena / Miércoles 10

 

 

Lo mejor del

MENDI FILMeko onena

 

 

 

 

Centro Municipal

BEGOÑA Udaltegia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ELEVATED

AEB – EE. UU. / 2022 / 15 min.

Zuzendaria / Director: Palmer Morse

J. B. / V. O.: EN

Azpitituluak / Subtítulos: EU/ES

Sonya Wilson eskalatzaile gorrarentzat, komunikazioak eta komunitateak berebiziko garrantzia dute.

Para la escaladora sorda Sonya Wilson, la comunicación y la comunidad son de vital importancia.

*Mendi Film 2023: - Eskaladako Film Onena / Mejor Película de Escalada

 

LIGHT BEAMS FOR HELENA

AEB – EE. UU. / 2023 / 9 min.

Zuzendaria / Director: Kirk Horton

J. B. / V. O.: EN

Azpitituluak / Subtítulos: EU/ES

Helena Bourdillon, bere mugak urratzen ari da apnearen munduan, arnasaldi bakarrarekin sakonera pentsaezinetaraino murgilduz eta ur sakonen iluntasunean murgiltzeak bizitzari eta argiari buruz zer irakatsi dion erakusten du dokumentalak.

Helena Bourdillon busca sus límites en el mundo de la apnea, buceando a pulmón a profundidades inimaginables y el documental nos muestra lo que sumergirse en la oscuridad de las aguas profundas le ha enseñado sobre la vida y la luz.

 

EVEREST INVADERS. Asalto a la papelera más alta del mundo

Espainia, Frantzia / 2017 / 53 min.

Zuzendaria / Director: Jean-Michel Jorda

J. B. / V.O: ES/EN

Azpitituluak / Subtítulos: EU/ES

2023an Everest konkistatu zutela 70 urte bete dira. Reinhold Messnerrek, oxigeno artifizialik gabe 14 zortzimilakoak igotzen lehena izan zenak, ohartarazi du mendiak kirol-eremu erraldoiak bihurtzen ari direla eta Everest munduko zabortegirik altuena. Himalayako zortzimilako guztietara hedatzen den inbasioa da.

En 2023 se han celebrado los 70 años de la conquista del Everest. Reinhold Messner, el primero en ascender las 14 cumbres de más de ocho mil metros sin oxígeno artificial, advierte que las montañas se transforman en un inmenso terreno deportivo y el Everest en la más alta papelera del mundo.

 

 

Osteguna / Jueves 11

 

Dokumentala, solasaldia

Documental, charla

(castellano)

 

Centro Municipal BEGOÑA Udaltegia

David Fernández, Amaia Maguregui

CIEN LENGUAJES

CIEN LENGUAJES ikerkuntzako, zinema dokumentaleko eta bidaiako proiektu bat da, munduan zehar hezkuntzaren ikuspegi alternatibo eta itxaropentsu bat eskaintzen duten eskolen, irakasleen eta ikaskuntza-komunitateen bila ari dena. Dokumentalaren bidez, gizarte modernoaren premietara egokitzeko xedez hezkuntzaren ikusteko eta egiteko moduak aldatzen ari diren ekimenetara hurbilduko gara.

CIEN LENGUAJES es un proyecto de investigación, cine documental y un viaje alrededor del mundo en busca de escuelas, profesores y comunidades de aprendizaje que ofrecen una visión alternativa y esperanzadora de la educación. El documental nos lleva a través de iniciativas que están cambiando el modo de ver y hacer en educación adaptado a las nuevas necesidades de la sociedad moderna.

Aurkezlea / Presenta: Juanra Madariaga

 

Barikua / Viernes 12

 

Solasaldia / Charla

(castellano, euskeraz)

 

Centro Municipal

SANTUTXU Udaltegia

 

Josu Iztueta

50 URTE LUR AZALETIK / 50 AÑOS A RAS DE SUELO

Josu Iztueta Azkue (Tolosa, 1957) oso gazte hasi zen inguruko geografia ezagutzen Alpino Uzturre Elkartearen eskutik.

20 urte zituela bihurtu zuen bidaia bizibide, mundua ulertzeko modua.

NAIROBITARRA autobus mitikoak eman zion aukera denbora eta espazioa beste pertsona batzuekin partekatzeko, irakastea baino ikastea zuela helburu.

Josu Iztueta Azkue (Tolosa, 1957) desde muy joven empezó a recorrer la geografía cercana con el Club Alpino Uzturre.

A los 20 años hizo del viaje una forma de vida, una manera de entender el mundo.

El mítico autobús NAIROBITARRA fue la manera de compartir tiempo y espacio con otras gentes, pensando más en aprender que en enseñar.

Aurkezlea / Presenta: Juanra Madariaga

Zapatua / Sábado 13

 

Tailerra / Taller

(castellano)

 

 

Centro Municipal BEGOÑA Udaltegia

11:00 – 13:00

 

Bidaiako argazkigintza tailerra / Taller de fotografía de viaje

DAVID FERNÁNDEZ, AMAIA MAGUREGUI

2017az geroztik, David Fernándezek eta Amaia Magureguik planeta esploratu dute, pertsonei eta lekuei argazkiak eginez. Ikastaro honetan, destino bakoitzaren mamia barneratuko duzu, hainbat teknika deskubrituz, eta zeure ingurunearekin modu sakon eta esanguratsuan konektatzen ikasiz. Hasiberria nahiz aditua izan, zeure sormen-potentziala askatzera eta munduaren edertasuna zeure eran islatzera gonbidatzen zaitugu.

Desde 2017, David Fernández y Amaia Maguregui han explorado el planeta, fotografiando personas y lugares. En este curso, aprenderás a capturar la esencia de cada destino, descubriendo diferentes técnicas y aprendiendo a conectar de una manera profunda y significativa con lo que te rodea. Desde principiantes hasta expertos, te invitamos a desbloquear tu potencial creativo y capturar la belleza del mundo de una manera única.

 

Izen ematea / Inscripción: 5 € (bilbaokultura.eus)

(25 toki / plazas)

Zapatua / Sábado 13

 

Mahai-jokoak / Juegos de mesa

Biblioteca BEGOÑA Liburutegia

11:30

Haur eta Gazteentzako jolasak, mundua ezagutuz. Hazi Hezkuntzak gidatua

Conociendo el mundo, juegos infantiles y juveniles. Organiza Hazi Hezkuntza

 

Parte hartzeko, izen ematea beharrezkoa da. Liburutegiko zenbakira deitu behar da apirilaren 1etik aurrera.

Para participar es necesario inscribirse llamando a la Biblioteca a partir del 1 de abril.

Tf.: 944 734 754

 

 

ERAKUSKETAK / EXPOSICIONES

Amaia Maguregui, David Fernández

CIEN LENGUAJES

Argazkigintza / Fotografía

apirilak 5-29 / 5-29 abril

Centro Municipal BEGOÑA Udaltegia

Erakusketa honek gure munduak kultura eta hezkuntza aldetik dauzkan aberastasuna eta aniztasuna erakusten ditu, 24 eskola eta hezkuntza-proiektutan zehar egindako ibilbide batean, Asia, Ozeania eta Europako hainbat herrialdetan zehar. Amaia Maguregui eta David Fernández argazkilariek egin duten hiru urteko bidaia baten emaitza da, eta CIEN LENGUAJES ikerkuntzako eta zinema dokumentaleko ikerketa-proiektuaren barruan kokatzen da.

Esta exposición es una muestra de la riqueza y diversidad cultural y educativa de nuestro mundo a través de un recorrido por 24 escuelas y proyectos educativos en diferentes países de Asia, Oceanía y Europa. Es el resultado de un viaje de tres años realizado por los fotógrafos Amaia Maguregui y David Fernández, y se enmarca dentro de su proyecto de investigación y cine documental CIEN LENGUAJES. 

 

Diego Herrera Carcedo

GAGAUZIA, MOLDAVIAKO ESTEPAKO GUTXIENGO ETNIKOA

GAGAUZIA, MINORÍA ÉTNICA EN LA ESTEPA MOLDAVA

Argazkigintza / Fotografía

apirilak 5-29 / 5-29 abril

Centro Municipal SANTUTXU Udaltegia

Gagauzia Moldavia hegoaldeko eskualde autonomoa da. Lur beltzeko estepa baten gainean dago, zeinetan udan ekiloreek dir-dir egiten duten eta mahatsak upategiak ardoz betetzen dituen. Estepa honetan gagauz herria bizi da, XIX. mendearen bukaeran Dobruja-tik (Bulgaria) ekarria. Haien jatorria herri turkikoetan dago. Gargauztarrak Errusiar Inperioaren, Errumaniaren eta Sobietar Batasunaren pean bizi izan dira. 1991tik aurrera, Moldaviako Errepublikan daude. Euren historiaren aroek eragin handia izan dute haien kulturan; bertako herrietan zehar ibiltzean, aro bakoitzaren arrastoa antzeman daiteke.

Gagauzia, una región autónoma al sur de Moldavia, asentada sobre una estepa de tierra negra, donde los girasoles relucen en verano y la uva inunda de vino sus bodegas. En esta estepa vive el pueblo gagaúz, desplazado a finales del siglo XIX procedentes de Dobruja (Bulgaria) y cuyo origen está vinculado a los pueblos túrquicos. Los gagaúz han vivido bajo el Imperio Ruso, Rumania, la Unión Soviética y, desde 1991, bajo la República de Moldavia. Las diferentes etapas de su historia han influenciado en su cultura, y al recorrer sus pueblos se puede observar las herencias de cada una de ellas.

 

Bisita guidatua: apirilak 12, 18:00etan

Visita guiada: 12 de abril, 18:00 h.

 

Bidaiak denboran zehar Literaturan, Komikian eta Zineman

Los viajes a lo largo del tiempo en la Literatura, el Cómic y el Cine

apirilak 2-13 / 2-13 abril

Begoñako Liburutegia / Biblioteca de Begoña

 

 

 

 

Visitas
217
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios