“Egin dantza, bestela geureak egin du”, zioen Pina Bauschek. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Aurretakoek guregan utzitakoekin, berarentzat handiegia den jaka bat, sokak eta oihalez baliaturik, dantza bat abiatzen du, instintuz egindakoa, gorputzak oroitzen dituen mugimenduez. Irudi oniriko eta ederrez jositako bidaia da hau, zirkoa, dantza, teatroa eta musika nahasian. Hildakoei eskainitako dantza bat, desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa.