NOTICIAS

Xiruliruli euskarazko podcast berriak lau elkarrizketa kantatu ditu eta 2023an hainbat txori berri elkartuko ditu

·
Apurketa sinbolikoaren eragin sendagarrian sinesten duen euskarazko podcast berria. Bideografik Ekoizpenak sinatua, June Fernandez kazetaria, Iñigo Antsorregi gidoilaria, eta Peru Galbete eta MICE musikariak igaro dira euskara sustatzea eta eztabaida lasaiak bermatzea helburu duen solasaldi honetatik. Bilatu sare sozialetan (@_xiruliruli_) eta zatoz sagarraren adarraren puntan dantza egitera! Gora Xiruliruli txorien kantua!

Apurketa sinbolikoaren eragin sendagarrian sinesten duen euskarazko podcast berria. Bideografik Ekoizpenak sinatua, June Fernandez kazetaria, Iñigo Antsorregi gidoilaria, eta Peru Galbete eta MICE musikariak igaro dira euskara sustatzea eta eztabaida lasaiak bermatzea helburu duen solasaldi honetatik. Bilatu sare sozialetan (@_xiruliruli_) eta zatoz sagarraren adarraren puntan dantza egitera! Gora Xiruliruli txorien kantua!

Oteizak hausnartu zuen bezala, sorkuntza prozesuak aldaketa bat darama eta aldaketa hori emateko ezinbestekoa da aurretik dagoena apurtzea, hutsa bera bada ere. Apurketa sinbolikoaren eragin sendagarrian sinesten duen solasaldi hau sare sozialetan euskararen sustapena dauka helburu gisa. Hemen azpian usten ditugu orain arte egindako elkarrizketak. Milesker Xiruliruli txori kanta!

 

Lehenengo Xiruliruli saioan June Fernandez Casete (aka @marikazetari) amatxo bollo, militante feminista, idazle eta kazetariarekin solasean ibiltzeko aukera izan dugu, Durangoko Arte Historia Museoko azkenengo solairuan. Besteak beste, histeria modu berriak, makillajea, amatasun bolloa, Iraneko egoera eta oihalaren derrigortasuna, transfobia edota arrazakeria bezalako meloi potoloak irekitzen saiatu gara.

Duela hamar urte baino gehiago Pikara Magazine sortu eta Libros del K.O argitaletxearekin Abrir el melón eta Diez ingobernables liburuak kaleratu ostean, Amatxo bolloen tribua elkarrizketa sorta publikatu berri du Junek Histeria Kolektiboarekin.



Korapiloak disekzionatzen maisu den Iñigo Antsorregi Dierez (@antxor) idazle eta gidoilaria izan dugu gurekin bigarren Xiruliruli saioan. Lagunarteko solasaldi eder baten, nahitaezko zoriontasun inposatuaren kontrako diskurtsoa egin dugu eta hauskortasunaren indarra aldarrikatu dugu ere.

Antzezlanak idatzi eta haragitu ditu, Biba Zuek! saioko gidoilari eta kolaboratzailea da, baita Korapiloak podkasteko esataria ere. Bullyinga testuingurutzat daukan Katu eleberri fantastikoa eta bere depresioaren inguruko Nire Minaren etxean liburu krudela bezain umoretsua argitaratu ditu gainera. 



Musikari eta artista handi bezain berezia dugu Peru Galbete (@perugalbete), oholtzan bere mundua biluzten dutenean guztiz harrapatzen zaituzten horietakoak. Aurtengo DA!-n Beiratu diska aurkeztu du eta berarekin elkartu gara Une Estudioan, hirugarren Xiruliruli txori kanta xamur hau sortzeko asmoz.

Nor zara zu? eta Voces de la selva bakarkako diskak argitaratu ostean, azkenengo lan honetan taldean aritu da Peru, beti ere barruan irakiten dion sortzeko beharrari so eginez. Besteak beste, Uraren Oldea kontzertu musikal bisualaren inguruan mintzatu gara, baita artista honen iruditeria osatzen duten beste hainbat elementu anitzen inguruan ere. 



Azokako egunetan DA!-n bizi dela aprobetxatu dugu Miren Narbaiza MICE (@micenaiz) musikari eta kultur aldarrikatzailearekin Xiruliruli solasaldia egiteko. Ahotseneako arduraduna da eta agertokira igo da bere Lautada lana aurkezten, baina ez bakarrik horretarako! Ala ere, saio berri honetan gurekin Une Estudioan elkartzeko denbora atera du, eskerrak bihotzez Miren!

Musikaren eskubideen inguruan baita euskal kulturaren defentzaren inguruan aritu gara: erne ibili! Gure hitzen esanahia, erabilera eta, batez ere, zolitasuna goraipatu ditugu, MICEk asko dakielako honen inguruan. Abestiak sortzeko daukan adikzio ederra aitortu eta beste hainbat gauza interesgarri kontatu dizkigu, txori kanta urdin elektriko honetan. 


Bosgarren Xiruliruli txita arrautzatik irten berri da, mundu euritsu eta heze honetan, borrokan iraungo duten zuhaitza adaxka gazteen gainean kantu egitera! Eskerrak Iñigo Martinez Peña filosofo, idazle bikain eta maisu maiteari, hamarkada bat ondoren klasetik kanpo elkartzeari baietza emateagatik.

Aitatasunaren eta semetasunaren inguruan ibili gara; irakaskuntzak daukan garrantzia aipatu dugu, bai ikaslearen zein maisuaren ikuspegitik; filosofia goraipatu dugu, bizitza hobetzeko tresna zoragarri hau baztertu egiten duen mundu batean; ekologismoaren eta beste -ismo batzuen beharra azpimarratu dugu ere eta, noski, bere ‘Mandamentu hipermodernoak’ liburuaren funtsa sendagarrian sinistu dugu ere.

Visitas
816
DEJA UN COMENTARIO
0 Comentarios