Gernikako Lekuek mundu amaiera aurreko azkeneko euskal musika festibala izan zen eta, aurten, 2021-eko lehenengoa bilakatuko da, pospoloa piztuz martxoaren 13 eta 21-a bitartean. Vulk, Rita Payés, Elle Belga, Rüdiger, Teksuo, Labana, American Folk Singer, Tashakor, Aiama & Aneguria, Knives, Azken Sustraiak, Feline eta Euskatalites taldeek sua berpiztuko dute eta Astra, Iparragirre eta Lizeoa-n egingo ditugu barrikadak. Ez galdu Iban Sainz Jaio-ren grafika ederra ezta argitaratu duten komunikatu-gutun intimoa ere. Itzelak zuek!
hace 3 años